XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GURE ESKUALDEAN

Angelun, duela urteño bat, harma asko eta lehergailu-gai batzu ere atxeman baitzituzten etxe batean, ETA-koenak zirela, orduan arrastatu lau lagunek bost-na urteren presondegia bildu dute Baionako auzitegian.

Baionako jujek xuritu dituzte aldiz Jean-Pierre Destrade deputatua, EMA alderdikoen kontra bortizki mintzatua zena (gezurrez zikindu dituela diote EMA-koek) eta ere preseski EMA-ren aldeko afixa paratzaile batzu, Baionako presondegiaren murru pareta batean afixa ezartzen atxemanak zenbait egun lehenago Donibane Lohizunen, polizak arrastatu ditu hiru gazte, Normandiatik etorriak, zernahi ohointza eta lan tzar eginez eskuin eta ezker, Tolosan eta Pauen gaindi.

Ondo hotan berean berrogoi bat komertsant, banko eta ostaler bazituzten aski polliki enganatuak!

Donibane Garazin, gauaz, larunbat arratsean, Bordales baten autoa dena funditua izan da, norbaitek barneko alderat lehergailu zerbait botarik.

Lerro hauk idazten ditugun tenorean, nehork ez du bere gain hartua egintza hori.

Angelun, egiten ari duten etxe batean, hila atxeman dute berrogoitahamar bat urteko gizon bat, nehorat biltzerik ez duten horietarik.

Supituki hila itxuren arabera, zerbait destrenpu handi ukanik.

Azkaraten, errebidean obran ari diren tokian, auto bat zeiharka joan da eta Errobi-ko urerat ixkuli.

Hiru lagun ito dira, Bi Ahetztar, Hubert Dupuy 46 urte eta hunen koinata, Louis Etxoan 48 urte, bai eta hoien iloba ttipi bat.

Beste bi lagun doidoietarik salbatu ditu lekuko batek.

Mugaz haindiko bi iheslari arrastatuak izan dira Miarritzen.

Batto polizak xekatzen omen zuen bulta huntan eta diote español gobernuak galdatuko duela gizon gazte horren estraditzea.

Besteak ez omen zituen bere paperak xuxen ondo hotan bizitzeko.

FRANTZIAN BARNA

Lan-eskasa guti aski eztitu omen da azken denbora hotan.

Bainan eskualde hortarik berri onak baino usuago badira halere berri txarrak.

Hala nola Bordaleko alde hortan arras gaizki doan aspaldian hor jarria dagon xokolet egiteko etxe bat.

Langilen erdiak (ehun bat beraz) kanpo ezartzen dituzte, eta bestentzat ere leneko segidaren atxikitzeko arras mentura ttipia izanki...

Lau ehun miga gazte, xuri eta beltx pintto horietarik, Xinarat igortzen dituzte, hango laborariek galdaturik, iduritzen baitzaiote Frantziako arraza hori arras egokia dela hango ere...

Pariseko alde hortan, errekontru handia zinez, aski autobide ederrean, bainan lanoa bazelarik lodi eta autoak ez emeki johan! Auto batek arrasta emanik, beste batzu gainerat joan zaizkio eta denetarat ehun bat gelditu dira elgar jorik! Ondorio latzak: bost lagun hil dira, hamazazpi badira azkarki kolpatuak, beste berrogoi bat arinkiago...

Pariseko ondoan, lehergailu azkar bat zartatu da TGV trein batean.

Hamar bat lagun kolpatuak izan dira Mirakuilua da ez baita makur handiagorik izan.

MUNDU ZABALEAN

Zingapur hirian, sei estaietako otel handi bat dena lehertu da gauaz xuxen ez jakin zer gisaz.

Ehun bat lagun bizirik ehortziak izan dira eta azken berrien arabera gehienak hilak ditazke.

Andere Etcheleku, Garaziko Laborantzako eskolaren burua biltzar nagusi egunean (jada aipatua dugu) buraso eta partaideen mintzo.